Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Galeria] Txiki itxuraz, handi izatez

Buruhandi eta erraldoiei 27 urte luze eskaini ostean, Jose Luis Intxausti errenteriarrak herriko Kapitain Etxeko erakusketara eraman ditu bide horretan aurkitu dituen miniaturak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2017/07/10

Intxausti, bere kuttuneko miniaturen artean.

Askorentzat, zaila da jaiak erraldoi eta buruhandirik gabe ulertzea; etxeko txikientzat, batez ere. Oso bereziak izaten dira haurrek erraldoi eta buruhandien aurretik egiten dituzten korrika saioak, eta horiek beti eduki behar izaten dute txoko bat jaietan. Txikien kontua dirudien arren, ordea, Errenterian bada adinekoa den zale amorratu bat: Jose Luis Intxausti. Jatorri anitzeko buruhandi eta erraldoiak kaleetatik atera, miniaturetan bildu, eta erakusketa batean elkartu ditu errenteriarrak. Errenteriako Kapitain Etxean prestatu dute Txikitasunean handi erakusketa. Ez da errenteriarrak prestatu duen lehen erakusketa, 2014an ere buruhandiak eta erraldoiak oinarri hartuta eskaini zuelako erakusketa herrian bertan. Joan den larunbatean zabaldu zuten bere bigarren eskaintza, eta udara osoan hamarnaka miniatura ikusi eta euren historia ezagutzeko aukera izango dute Errenteriara agertzen diren guztiek. Buruhandi eta erraldoiena “pasiozko zaletasuna” izan da Intxaustirentzat txiki-txikitatik, eta azken 30 urteetan “txoko garrantzitsua” izan dute errenteriarraren egunerokoan. “Horixe da nire pasio nagusia”, aitortu du. Hizketan hasitakoan ere nabaritzen zaio hori. Gaztetan, herriko eskola publikora joaten zen Errenteriako buruhandi eta erraldoiak bertatik bertara ikustera —bertan gordetzen zituzten—. “Familiako lagun baten bitartez” zabaltzen zioten atea. Hantxe hasi zen guztia, eta, urteak igaro arren, gaur egun ere bere horretan jarraitzen du gaztetako pasio hark. Erraldoiak, garai batean, “bereziki gaupaseroentzat” egindakoak zirela adierazi du Intxaustik. 08:00etan irten ohi ziren kalera Errenteriako festetan, txikientzako ordutegi zailean. Hala ere, ordutegi aldaketak direla eta, konpartsen protagonista izaten hasi ziren haurrak, eta hala iritsi dira gaur egunera arte. Zaletasunetik ikerketara Zaletasun horretatik ikerketa sakonera egin zuen jauzi errenteriarrak, eta etengabeko ikerketa-lanean aritu da ordutik. “Buruhandi eta erraldoien mundu sakona herritarrengana gerturatu nahian”. 1990ean ekin zion lan horri. Nafarroan lehenik, eta Katalunian geroago. Artistarentzat “buruhandi eta erraldoien nazioarteko lurraldea” da Katalunia. “Kataluniako berezko kulturatik ateratzen dituzte hango pertsonaiak”. 1990ean hasita, Gipuzkoa, Nafarroa, Katalunia eta beste hainbat herrialdetako buruhandien ohiturak aztertzen jardun zuen bildumagileak. Egungo miniaturen bildumari heldu aurretik, Intxaustik idazle gisa islatu zituen bere lehen ikerketa lanak. Hiru liburu kaleratu zituen orotara. Ziur dago liburuek “herritarren oniritzia” jaso dutela, eta, bide horretatik, Errenteriako gazte zein helduek pertsonaia horien historia ezagutu ahal izan dutela. Ikerketa lanean etenik egin gabe, bildumagilea laugarren liburua osatzeko lanean ari da egun. Intxaurragaren hitzetan, 1990 inguruan Donostian soilik egiten ziren buruhandi eta erraldoien elkarretaratzeak Gipuzkoan. “Eta batzuetan bakarrik”. 1998ko Errenteriako Madalen jaietan bururatu zitzaion estreinakoz herrian bertan tankera horretako elkarretaratzea egitea. Harrez geroztik, beste hainbat herri eta herrialdetako pertsonaia ezagunenak jaso izan ditu Errenteriako bilgune horretan. Hurrengo hilabeteetan, buruhandi eta erraldoien 168 miniatura egongo dira erakusgai Kapitain Etxeko erakusketan. Gertuko figura ezagunenez gain, Espainiako estatuko hainbat miniatura ikusteko aukera egongo da erakusketan. Harri-kartoizko, gomazko eta marmolezko piezak dira figurak. Hain maiteak dituen buruhandi eta erraldoien historia ezagutarazteko hasi zen Intxausti erakusketa antolatzen, eta urte luzeetako lan neketsuaren ondorio da egun bere etxean duen bilduma. Hasi zuen ikerketa lanaren harira, hainbat bidaia ere egin zituen errenteriarrak, eta bidai horietako batean topo egin zuen buruhandien miniaturekin; bertan ikusi zuen miniaturak ere bazeudela. Txundituta geratu zen parean ikusi zuenarekin, eta hortik sortu zitzaion herritarrei miniaturak erakusteko grina. Ordutik buru-belarri aritu da mundu osoko miniaturen bilaketan eta bilketan. Kapitain Etxeko 168 figurak baino gehiago dauzka Intxaustik bere bilduman. Azken 27 urteotan 340 piezako bilduma edukitzera iritsi da errenteriarra. Euskal Herria, Gaztela eta Leon, Galizia, Katalunia nahiz Frantziako erraldoi eta buruhandi ezagunenen itxura duten ehunka irudi txiki elkartu ditu bilduma horretan. Larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da erakusketa, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Errenteriako jaietan, Madalenetan, egunero egongo da zabalik, uztailaren 21etik 25era.
DSC_0235
DSC_0235
DSC_0230
DSC_0230
DSC_0228
DSC_0228
DSC_0227
DSC_0227
DSC_0216
DSC_0216
DSC_0207
DSC_0207
DSC_0204
DSC_0204
DSC_0203
DSC_0203
DSC_0200
DSC_0200
DSC_0199
DSC_0199
DSC_0196
DSC_0196
DSC_0195
DSC_0195
DSC_0192
DSC_0192
DSC_0191
DSC_0191
DSC_0188
DSC_0188
DSC_0187
DSC_0187
DSC_0186
DSC_0186
DSC_0185
DSC_0185
DSC_0184
DSC_0184
DSC_0183
DSC_0183
DSC_0178
DSC_0178
DSC_0176
DSC_0176
DSC_0161
DSC_0161
DSC_0159
DSC_0159
DSC_0158
DSC_0158
DSC_0152
DSC_0152
DSC_0151
DSC_0151
DSC_0150
DSC_0150
DSC_0149
DSC_0149
DSC_0144
DSC_0144
DSC_0139
DSC_0139
DSC_0128
DSC_0128
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.