Gazte Izanak erretiratuen elkartea dagoen eraikina eraitsi eta handiagoa eraiki nahi dute
Gazte Izanak-en eraikina dagoen eremua berriro diseinatu dute.
Gaur egun Gazte Izanak erretiratuen elkartea dagoen eraikina eraitsi eta berria egin nahi du Oiartzungo Udalak. Erretiratuen elkarteari aterpe berria emateaz gain, herriko euskalgintza batu nahi ditu eraikin berrian. Gainera, kultur aretoa ere bertan joango da. Aurreproiektuaren arabera, hiru solairu izango ditu eraikinak: behe solairuan kultur aretoan joango litzateke, lehenengoan Gazte Izanak-en egoitza berria, eta bigarrenean euskalgintzari eskainitako txokoa. Gainera, Landetxe plaza berrituko dute.
Astazaldi arkitektura estudioak aurrera eramandako prozesuan oinarritu dira aurreproiektua osatzeko. Zuzeneko erabiltzaile izango diren eragileekin hitz egin, eta euren iritzia kontuan hartu dute.
Bihar arratsaldean, 19:00etatik aurrera, aurkeztuko dute proiektua, ekitaldi irekian. Udaletxeko pleno aretoan izango da. Gero, herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute, hilaren 28ra arte.
Oarso Bidasoko Hitzak ostiraleko papereko alean emango du aurreproiektuaren berri.