Liburuak Ugaldetxora eraman nahi dituzte.
Paperezko Ametsak egitasmoak hegan egiten jarraitu nahi du. Datorren hegaldia, baina, aterpe baten barruan izango da. Izan ere, Paperezko Ametsen gunea eratu nahi dute. Abaraxka ludoteka sustatzaile duen Paperezko Ametsak proiektua Labore Oarsorekin batera aliatuko da. Kontsumo kooperatibak Ugaldetxon duen egoitzan ostatu hartu nahi dute bigarren eskuko liburuek.
Proiektua fintzen joateko, bi bilera egingo dituzte. Lehenengoa bihar izango da, eta bigarrena, uztailaren 19an. 10:30etik 12:30era bilduko dira, gaia aztertzeko.