Ez ohiko plenoa egingo dute bihar, OKISA desegiteko
OKISA disolbatuko dute
Oiartzungo Udalbatzak ez ohiko plenoa egingo du bihar goizean. Puntu bakarra izango dute eztabaidagai. Oiartzungo Kirol Instalakuntzak (OKISA) desegingo dute, eta kirol zerbitzuen kudeaketa udalak hartuko du bere gain.
Udalbatzarra 09:30ean hasiko da, udaletxeko plenoa.