Datorren urtean antzerkia egin nahi duenak, Txinalkara jo dezake
Bihar hasi eta hilaren 30era arte eman daiteke izena
Datorren urtea prestatzen hasi da Txinalka helduen antzerki taldea. Bihar irekiko dute izena emateko epea, eta hilaren 30era arte egongo da irekita. Datorren ikasturtean —aurrekoan bezala— Tessa Andonegik emango ditu eskolak. Asteazkenero izango dira eskolak, eta bi ordu iraungo dituzte (19:00etatik 21:00etara). Izena eman nahi duenak, honako toki hauetan aurki ditzake esku orriak: Manuel Lekuona biblioteka; udaletxea; Elorsoro kiroldegia; Makutxo; Amaxkar; Garmendi txokolategia eta anbulatorioa. Orriak Elorsoro kiroldegian edo udaletxean aurkeztu beharko dira, ordainagiriarekin batera. Oiartzuarrek 60 euro ingresatu behar dituzte —kanpokoek, 80— Laboral Kutxako kontu korronte honetan: 3035 0126 60 1260900006. Informazio gehiago nahi duenak, Tessa Andonegirekin jar daiteke harremanetan,