Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Txapelketa mitikoan, talde mitikoena garaile

Notthingan Prisa taldeak hamargarren aldiz irabazi du Don Vitoko txapela

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2017/07/17
don vito 2017

Txapelketa bukatu zenean, familia argazkia egin zuten.

Ostiralean bukatu zen Don Vito futbito txapelketaren enegarren ekitaldia. Kontsolazioko eta ohorezko finalak jokatu zituzten Miguel Irastorza eskola zenaren zelaian. Hirugarren eta laugarren posturako lehian Borussia eta Sua taldeek neurtu zituzten beren indarrak. Alemaniako taldea omentzen dutenek eraman zuen partida, 3-2 gailenduta. Sua talde beteranoak datorren urtera arte itxoin beharko du lehen aldiz podiumean sartu nahi badu. Partida bukatuta, partidarik garrantzitsuenaren txanda izan zen. Alde batetik, Baretas taldea. Bestetik, Don Vito txapelketa gehien irabazi duen taldea: Nottinghan Prisa. Lehia estuko partida izan zen, zirraragarria, eta berdinketarekin bukatu zen partida. Hirunako markagailua hausteko, penaltiak jaurti zituzten: Nottinghanekoak 3-2 nagusitu ziren bertan. Sari banaketa eta afaria Aurten, estreinakoz, sari banaketa egin dute. Finalistentzako sariez gain, beste sari batzuk ere banatu zituzten. Horrela, Baretas taldeko Josu Iribarrenek jaso zuen jokalari onenaren saria. Atepean, Imanol Martinez izan da katu baten ibilkerarengandik hurbilen egon dena. Joko garbiarena, berriz, aurten sortutako United taldeak eraman du. Eta bukatzeko, festa aparta. Aritz Perezek chef lanak egin zituen parrilan. Denentzako okela prestatu, eta pixka bat luzatu zen festa. Ordura arte hormigoizko zelaian arerio izan zirenek elkarrekin hartu zituzten Don Vito 2017 txapelketako azkeneko garagardoak. 2018ko maiatzean elkartuko dira berriro, ziur. Ordurako ea Robin Hoodik agertzen den (ala ez), Nottighameko sheriffei euren altxorra lapurtzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.