Zintzilik Irratiak zuzenean emango du txupinazoa. Txosna gunetik egingo du saioa 18:00etan hasita.
Txosna gunetik egingo dute zuzeneko emanaldia Zintzilik irratikoek aurten ere.
Atzerako kontaketa hasi da, eta dena prestatzen ari dira herriko elkarte eta eragileak madalenei begira. Zintzilik Irratiak ez du hutsik egingo, eta azken bi hamarkadetan egin duen moduan zuzenean emango du txupinazoa. Hirugarren urtez, gainera, txosna gunetik egingo du saioa eta bertan 18:00etatik aurrera, txosna guneko kolektibo ezberdinek hartuko dute parte.
Zintzilikek ez du aurten bere txosna izango, Askekintzak jarriko duen txosnan arituko dira elkarlanean. Azaldu dutenez, “ezohikoa” izan da denboraldi hau Zintzilik Irratiarentzat: “Pasa den udazkenean zuzeneko emisioak eten genituen irratiaren norabideaz hausnartu, lokala txukundu eta egokitu, eta indarrak hartzeko”.