Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Egitaraua indartuta dator Txosnagunea

Gaueko kontzertuetan copi left taldeen alde egin dute eta eguneko egitaraua indartu. Kontsumoa lehentasuna izango dute aurten, bestalde.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2017/07/20
Egitaraua indartuta dator Txosnagunea.

Egitaraua indartuta dator Txosnagunea.

“Ilusioz eta maitasunez” prestatutako egitarauarekin heldu da Txosnagunea. Aurtengo madalenei begira egindako aldaketak eta berrikuntzak aurkeztu zituzten bertan parte hartzen duten eragileek egindako agerraldian. Gune alternatibo eta sentsibilizazio, gozamen eta aldarrikapenerako bestelako espazioa dela Txosnagunea esan zuten eta urteak direla Txosna Batzordean antolaketa, funtzionamendu eta egitekoaren gaineko hausnarketa prozesuan murgilduta daudela: “Seguru aski horretan jarraituko dugu datozen urteetan ere, eraldaketa posible dela sinisten dugulako”. Norabide horretan, azken urteetako dinamikari “astindu bat” eman nahi izan diotela eta aldaketa batzuk egiten hasi direla jakinarazi zuten: “Egitaraua indartu dugu, eta gaueko kontzertuetan eskaintza anitza bilatzeaz gainera  aurrekontu guztia jaten duten talde erreklamazioak ekiditeaz gain, copy left taldeei garrantzia eman diegu. Eguneko egitaraua indartu dugu, bestalde”. Kontsumoa lehentasuna izango da gainera Txosnagunean. Horrelako kontsumoa egin, horrelako produkzioa bultzatu leloaren gainean hausnartu, txosnetan eskainitako produktuei begira hainbat aldaketa egin dituzte: “Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanak, ekoizteko modua eta pertsonak nahiz ingurunea zaintzen dituen merkataritza solidario eta justuago baten alde agertu nahi izan dugu”. Horren harira Txosnagunean zerbitzatuko duten kola, patxarana, rona eta garagardo motaren bat edo beste  irizpide horietan oinarrituta aukeratu dituzte. Txosna beganoa hirugarren urtez izango da, gainera. Edalontzi birziklagarriekin jarraituko dute, baina berrerabiltze errealago bat bermatu nahi dute, “plastikoa murrizte aldera”. Horretarako dituzten basoak hurrengo urteetarako berreskuratu nahi dituzte, “hobeto zaindu eta gordetze aldera”. Edalontzia  euro batean erosi eta barrara itzultzerakoan bi aukera izango dituzte kontsumitzaileek: basoaren trukean tiketa jaso, hori aurkeztuta beste edalontzi bat eskuratu ahal izateko; edo basoa bueltatu eta 50 zentimo berreskuratu”. Gune askea Txosnagunea eta festetako gune guztiak “askeak” nahi dituztela nabarmendu zuten atzoko agerraldian, “jaietan elkarrekin ondo pasa nahi dugu eta errespetuzko harremanak edukitzea eta elkar zaintzeari garrantzi handia eman nahi diogu. Denon artean jarrera sexistak, homofobo, arrazistak edota espezistak ekiditea oso garrantzitsutzat jotzen dugu. Erasorik jazotzekotan, erantzuteko prest gaude”. Errepresaliatuei aipamen berezia egin zieten, bestalde: “Presoak eta gurekin ez dauden edo urrun dauden senide eta lagunak gogoan ditugu. Doakiela hemendik besarkada handi bana, bereziki egoera larrian aurkitzen den Aitzol Gogorzari, bere senide eta lagunei, baita Iruñean atxilotu eta espetxean diren Endika, Ruben eta Petriri”. Laguntzaile izan dituztenei eskerrak emanda, herritarrei jai paregabe, parekide, alai eta koloretsuak opa zizkien Txosnaguneak, eta bertatik pasatzera animatu.

Txosnagunearen egitaraua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.