Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Txinalka, pauso indartsuak emanez

Oiartzungo antzerki taldeak badaramatza urte batzuk lanean. Urtero antzezlan bat taularatzen dute, eta datorren ikasturtean pentsatzen hasi dira bertako kideak. Izena emateko epea zabalik dago.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/07/21
txinalka

Ilustrazioa: Isabel Mancebo Balda.

Urte batzuk badira Oiartzunen helduen antzerki taldea sortu zenetik. Txinalka du izena taldeak, eta udako oporretan daude orain bertako kideak, datorren ikasturtea noiz hasiko zain. Jada hasi dira antzezlana aukeratzeko lanetan. Giro ona dago bertako kideen artean. Horren froga da Hitzarekin jarritako hitzordura lau kide agertu direla: Pili eta Usoa Arbelaitz, Luix Mitxelena eta Jesus Gonzalez. Azken horrek azaldu ditu taldearen hastapeneko urratsak: «Emakumeen taldeak ikastaro bat aurkeztu zuen. Bi urte iraun zuen, eta bizpahiru urteko etena egon zen». Hasieran Lur Korta zuten zuzendari, eta orain dela bost bat urte, taldea «formalizatzen» hasi zela esan dute, Edurne Agirrezabalaren gidaritzapean. Ondoren, duela hiru urte, udalaren eskuetara pasatu zen taldea. Oiartzungo Antzerki Taldea bezala ezagutzen zituztela gogorarazi du Usoa Arbelaitzek, eta izena aldatu behar zutela. «Oiartzungo hitz batzuen zerrenda hartu genuen. Eta gehiena gustatzen zitzaiguna aukeratu genuen: Txinalka», jarraitu du. Oinetakoen atzeko partea orpoarekin zapalduta eramatea da txinalka ibiltzea. Pili Arbelaitz:?«Hori umetan guri askotan egiten ziguten: ‘Oinetakoak jantzi txinalka ibili gabe!’. Oinetakoak ez hondatzeko esaten ziguten.  Orain gutxi erabiltzen den hitza da». Udako hilabeteak kenduta, asteazkenero elkartzen dira entseatzeko. Iaz arte eurek sortzen zuten antzezlana. «Iaz lehenengo aldia izan zen testu batekin lan egin genuela —Thornton Wilderren Gure herria—. Lehen guk sortzen genuen antzerkia. Pixkat lehenago hasten ginen biribiltzen. Elkarren artean ere informazioa pasatzen genuen, antzezlanak non zeuden jakin eta ikustera joateko», esan du Gonzalezek. Metodologia aldaketa Edurne Agirrezabalaren ordez Tessa Andonegik hartu zuen Txinalka zuzentzeko ardura. Usoa Arbelaitzek aitortu duenez, metodologia aldaketa bat izan zen bertan: «Berak ekarri zuen proposamena, testu batetik abiatzerena. Edurnerekin gehiago zen asteazkenetako entseguetan ateratakoarekin zerbait egitea». Pili Arbelaitzek gogorarazi duenez, Agirrezabalarekin landutako antzezlanak bideoan grabatuta daude, eta Andonegirekin lan egiteko modua oso ezberdina dela nabarmendu du. Hala ere, maiatzean taularatutako antzezlanari euren ukitua eman zioten. Wilderren jatorrizko lanak —1938an argitaratu zuen— Ameriketako Estatu Batuetako Grover’s Corner fikziozko herriaren eguneroko bizitza azaltzen du. Bada, Txinalkakoek Oiartzungo hainbat pertsonaia ekarri zituzten euren obrara. Hamabost kide izanagatik, aktore batek baino gehiagok bi paper jokatu zituen antzezlan horretan. Gainera, Lartaun abesbatzakoek ere beren ekarpentxoa egin zioten lanari. Bi saio egin zituzten, maiatzaren 21 eta 22an, udaletxeko pleno aretoan —Mendiburu 14ko aretoa errealitate bilakatzea dute amets—. Aurreko urteetan bezala, jendez lepo bete zen, bi saioetan. «Ez dakigu zergatik etortzen den hainbeste jende. Segur aski gurekin barre egiteko dela…», esan dute, txantxetan, antzerki taldeko kideek. «Egun horretan gu ez gaude barre asko egiteko», zehaztu du Pili Arbelaitzek. Talde anitza da Txinalka. Antzezteaz gain, badira beste hainbat diziplinetan aritzen diren kideak: irratian, abesbatzan… Hala ere, aniztasun handiena adin tarteari dagokio: 68 urte ditu zaharrenak; gazteenak, Luix Mitxelenak, hamasei. Santzak gazteen antzerki taldean ere aritzen da. Pasa den urtean saltoa ematea erabaki zuen. Onartu du jauzia handia izan dela:?«Ume bat naiz azken finean, eta zer egingo dut hauen ondoan. Baina segituan moldatu nintzen. Egia esan, adin tartea badago, baina denak eroak gaude…». Eta antzerkiaz gain, beste gauzetarako ere elkartzen dira. Pili Arbelaitz: «Afariak ere egiten ditugu, ederrak gainera! Afari oro, diskotekan bukatzen dugu. Diskotekakoek eskerrak eman zizkiguten, dantza asko egin genuelako». Ongi pasatu nahi duenak, beraz, badaki nora jo. Hilaren 30era arte Txinalkan izena eman nahi duenak, hilaren 30era arte izango du horretarako aukera. Datorren ikasturtean —aurrekoan bezala— Andonegik emango ditu eskolak. Asteazkenero izango dira horiek, eta bi ordu iraungo dituzte (19:00etatik 21:00etara). Izena eman nahi duenak, honako toki hauetan aurki ditzake esku orriak: Manuel Lekuona bibliotekan; udaletxean; Elorsoro kiroldegian; Makutxon; Amaxkarren; Garmendi txokolategian eta anbulatorioan. Orriak Elorsoron edo udaletxean aurkeztu beharko dira, ordainagiriarekin batera. Oiartzuarrek 60 euro ingresatu behar dituzte —kanpokoek, 80— Laboral Kutxako kontu korronte honetan: 3035 0126 60 1260900006. Informazio gehiago behar duenak, Andonegirekin jar daiteke harremanetan, posta elektroniko bat idatziz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.