[Bideoa eta argazkiak] Horiz zipriztindu da dantzatzen duen herria

Kuadrillak nagusi izan dira gaur goizetik hasita. Beraienak izan dira gaur madalenak, eta dantzan zein kantuz horiz zipriztindu dute Errenteria-Orereta.

Kuadrillak herriko plazan Maialen eta Xantirekin.

Kuadrillak herriko plazan Maialen eta Xantirekin.

Kuadrillak nagusi izan dira gaur goizetik hasita. Beraienak izan dira gaur madalenak, eta dantzan zein kantuz horiz zipriztindu dute Errenteria-Orereta. 1.500 lagun bildu dira bazkarira, eta omenduak ere izan dira mahaiaren bueltan: aurten espetxea utzi duten oreretarrak batetik, eta Oinez proiektuko kideak, bestetik. Bazkaria bukatuta, eta Agirre Lehendakariaren plaza txukunduta, DJ  Bullek jarri ditu denak dantzan eta horiz jantzi dira herriko kaleak. Larri gaixorik den Aitzol Gogorzak tarte berezia izan du gaurko kuadrillen egunean, kamixetetan hura askatzeko aldarrikapena presente izan da, baina baita poteoaren ibilbidean ere: Maria de Lezo kaleko zubian pankarta eta bengalak erakutsi dituzte Gogorzaren askatasuna eskatuz. Maialen eta Xantik bat egin dute kuadrillekin, argazkia eginda, kuadrillek zapia oparitu diete bi erraldoiei. Julen Mendoza alkateak ere ez du kale egin, eta kuadrillei aurreskua dantzatu die aurten ere.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.