Madalenen azken egunera heldu dira errenteriarrak. Oraindik baina ekintza asko dute gozatzeko. Eguerditik aurrera erraldoia bilakatu da herria, erraldoi eta buruhandien konpartsek hartu dituztelako kaleak.
Gizonetan Aitor Garciak irabazi zuen eta Unai Oiarzabalek eroriko onenaren saria lortu zuen. Emakumeek ez zuten saririk lortu.
Hibaikako arraunlariak Euskadiko Txapelketako banderarekin heldu dira Errenteria-Oreretara. Harrera beroa egin diete hamarnaka herritarrek eta baita udalak ere.
Lekeitioko uretan lehenengo sailkatu dira Hibaikakoak eta bandera preziatua irabazi.Harrera beroa egingo diete gaur Errenteria-Oreretan jaien azken egunean.