Hondakin organikoaren ontzia.
Xanistebanak direla eta, hondakinen bilketan aldaketak egongo dira abuztuaren 2tik 7ra. Elizalde auzoko hainbat kaletako bizilagunei eragingo die aldaketak. Egun horietan, 08:00etatik 09:00etara atera beharko dituzte hondakinak.
Honako kale eta plazetan bizi diren oiartzuarrei eragingo die aldaketak: Donibane, Mendiburu, Putxutxoerreka, Aialde, Kontzejupe, Kontzejuerreka eta Rafael Pikabea kaleak (1, 3, 5, 7 eta 10 zenbakiak), eta Doneztebe, Landetxe, Euskal Herria eta Kaskazuri plazak.