Lintziringo zerbitzu bidea egin eta finantzatzeko hitzarmena onartuko dute plenoan
Ikasturte politikoko azkeneko udalbatzarra izango da biharkoa, hilak 27
Ikasturteko azkeneko plenoa egingo du bihar arratsaldean Oiartzungo Udalbatzak. Hamabi puntu jorratuko dituzte. Horrela, Lintzirinen zerbitzu bidea egin eta finantzatzeko hitzarmena izango dute mahai gainean. Irungo norabidean egin nahi dute zerbitzu bide hori, bertan dauden auto pilaketak arintzeko asmoz. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartutakoa da itun hori. Gainera, hondakinen gaia izango dute, beste behin, mahai gainean. San Marko Mankomunitatearen aurtengo aurrekontuei jarritako erreklamazioaren erantzunaren berri emango dute. Datorren astean izango diren festen egitaraua eta aurrekontua ere onartuko dituzte bihar arratsaldeko plenoan. Ohi bezala, 19:00etan hasiko da, pleno aretoan. Gai zerrenda guztia ikusteko, hona hemen