Azkenean. Azkenean iritsiko dira xanistebanak. Bost egun besterik ez dira falta Oiartzungo festak hasteko. Xanistebanak asteazkenean hasiko dira, eta festei hasiera emateko ardura hiru txirrindulari ohik izango dute:
Joxe Manuel eta Miguel Mari Lasak, eta Txomin Perurenak.
Hori bai, suziria botatzeko ardura dutenek udaleko ordezkariei itxaron beharko diete. Izan ere, soka dantza dantzatuko dute, 19:30etik aurrera, Lartaungo txistulariek eta Haurtzaro Dantza Taldekoek lagunduta.
Hortik aurrera, festa egiteko dena libre. Xanistebanak Jai Batzordeak 84 ekitaldi antolatu ditu abuztuaren 2tik 6ra. Lehenago, baina, egongo da zerekin gozatu. Astelehenerako, Harri Beltzak udako kontzertua antolatu du, 19:30etik aurrera, parrokian. Astearterako, berriz, kultur ekitaldia egingo dute udaletxeko pleno aretoan.
Egitaraua ikusi nahi duenak,
estekan egin dezake klik. Animo, gutxi falta dela.
[OHARRA: Xanistebanek irauten duten bitartean, jarraipena egingo du HITZAk]