Giriziak Burgosera bidaia antolatu du 20 kilometroko mendi ibilbide batekin.
Villalba De Losatik pasako da ibilbidea
Beste behin ere irteera antolatu du Oiartzungo
Girizia mendi elkarteak, oraingoan Valderejo Parke Naturalera.
Irailaren 16an, larunbata, abiatuko dira arratsaldeko 16:00etan Haurtzaro ikastolatik Villalba de Losara (Burgos, Espainia). Mendi ibilaldia igandean egingo dute eta 20 kilometroko ibilbidea izango dela aurreratu dute, sei ordu ingurukoa. Lalastratik atera, San Lorenzo eta Riberatik pasa, eta Santa Anaraino iritsiko dira (1.042 metro). Handik hasierako puntura itzuliko dira.
Autobusa, lo egiteko lekua eta gosaria izango ditu 40 euroren trukean txartela eskuratzen duen orok. 10 euro gehiagorekin afaltzeko aukera ere egongo da. Izen ematea Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo
internet bidez egin daiteke.