50 urteak ospatzeko festa borobila antolatzen ari dira 1967ko kintoak
Urriaren 21ean egingo dute bazkaria Egiluze sagardotegian, eta dagoeneko, 48 lagunek eman dute izena.
50 urte bete dituzte edo beteko dituzte aurten. 1967. urtean jaiotakoak dira, eta data borobil hori ospatzeko festa borobila antolatzen ari dira. 1967an jaio eta herrian bizi , lan egin edo Errenteria-Oreretako jendearekin harremana duen edozeini zuzendua dagoela jaia esan dute. Urriaren 21ean egingo dute bazkaria Egiluze sagardotegian, eta dagoeneko, 48 lagunek eman dute izena. Bazkarian parte hartu nahi dutenek, 65 euroko diru sarrera egin behar dute Kutxabankeko ES23 2095 5517 30 9117193048 kontu zenbakian, eta ordainketa eginda, izena eta abizenak bidali beharko dituzte posta elektroniko bidez.
Menua eta egitaraua datozen egunetan zintzilikatu dute sortu dute blogean. Festa Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian hasiko da, eta Egiluzen izango du segida. Antolatzaileek 1967an jaiotakoak parte hartzera animatu dituzte, baita ekarpenak egitera ere.