Gaxuxa emakume taldeak antolaturiko jardueretan izen emateko aukera dago irailaren 4 eta 5ean.
Iaz Gaxuxak erakusketa jarriko zuen Kultura Aretoan.
Ikasturte berria hasiko du urriaren 2an Lezoko Gaxuxa emakume taldeak. Ekintza desberdinak eskainiko dituzte eta jada zabaldu dituzte izen-emate egunak eta orduak.
Eskulanak, marrazketa eta pintura, soinketa, yoga, laboreak, patchwork, pilates eta adimen emozionala. Jarduera horietako batean parte hartzeko nahia duen orok Lezon du egiteko aukera. Irailaren 4an eta 5ean eman beharko da izena, Donibane Kaleko kultura lokalean. Goizean 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 17:00etatk 19:00etara. Jarduera bakoitzak 70euroko prezioa izango du lezoarrentzat eta 80koa gainontzekoentzat.