Lehiaketa irekia deitu du txanda irekian udalak, langile plantilan hutsik dauden Udaltzaingoko zazpi agente plaza betetzeko.
Zazpi udaltzain plaza atera ditu lehiaketara udalak.
Lehiaketa irekira abiatu du, txanda irekian udalak, langile plantillan hutsik dauden Udaltzaingoko
zazpi agente plaza betetzeko. Karrerako funtzionarioentzat gordeta daude zazpiak.
Eskaerak behar bezala beteta, udal erregistro nagusian aurkeztu behar dira, eta gaurtik hasi eta irailaren 30era bitartean izango da epea zabalik. Baldintzei dagokienean, gizonek 1,65 metroko altuera izan beharko dute gutxienez, eta 1,60koa emakumeek. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua edo Eskola Graduatua izan beharko dute, eta baita A2, B eta C1+E motako gidabaimenak. Euskarazko bigarren hezkuntza eskakizuna izan behar dute, halaber.