Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Jon Bautista: «Vila-realen betidanik amestutako unea iritsi zen: Realarekin debuta»

Errenteriarra, joan den maiatzetik, Realeko lehen taldeko jokalaria da. Dagoeneko hiru gol sartu ditu aurrelariak eta lehia zaila izan arren, prest dago minutuak lortu eta golak sartzen jarraitzeko.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2017/09/01
Jon Bautista

Errenteriarra gogor ari da lanean aurtengo denboraldian minutuak eskuratu eta golak sartzen jarraitzeko.

Zamora eta Iker Alvarez ondoren, Realak ez du jokalari errenteriar bat izan. Zer suposatzen du horrek zuretzat? Harrotasunez betetzen nau, lorpen ikaragarria da niretzat. 40.000 biztanle inguru dituen herri batetik egun Realeko jokalari bakarra izatea ohore handia da. Herriko gaztetxo askoren ametsa da Realean jokatzea, eta amets hori betetzea harrotasunez ikusten dut. Zamora, esaterako, erreferente bilakatu da Errenterian. Nahiz eta zuzenean bere jokoaz ez gozatu, historiko bat da Realean. Herrian mito bat da Zamora, erreferentzia bat niretzat eta jokalari askorentzat. Familia futbolzalea duzu, jokalari trebez beteta; Jose Mari Bautista osabak Eibarren jokatu zuen, esaterako. Nolakoa izan zen zure hasiera futbolean? Bai, hala da. Jende askok jakingo duen bezala, nire osabak urte luzez jokatu zuen Sansen. Aurretik Touringen aritua zen, ni bezala. Pena da lehen taldera jauzia egin ahal ez izatea. Hala ere, Sansetik alde egitean Burgos, Celta edota Eibar bezalako taldeetan jokatu zuen, maila altuan. Niri dagokidanean, nire familia oso futbolzalea da, bai. Nire gurasoak oso futbolzaleak ez izan arren, familian futbol kultura handia zegoen, hortik dator zaletasuna. Nire anaia bikia eta biok beti ibili gara baloi baten atzetik korrika, egun arte. Talde batekin jokatu nuen lehen partida Eskola Kirolean izan zen, Orereta Ikastolarekin. Ondoren, Touringen hasi nintzen alebinetan. Han pasa nituen bi urteak oso politak izan ziren: lehen denboraldian bosgarren postua eskuratu genuen Euskadiko Txapelketan, guztiontzat hunkigarria izan zen. Touringetik pasatu ondoren, Realak fitxatu ninduen Ohorezko Haur kategoriarako. Niretzat, familiarentzat eta gertukoentzat albiste oso atsegina izan zen, txikitako ametsa egi bihurtzen hasi zelako. Zubietako atetik sartu nintzen lehen egunetik harrera bikaina egin didate, etxean bezala sentitu naiz.  
«Realeko jokalari errenteriar bakarra izatea ohore handia da»
Gazte hasi zinen orduan Zubietan. Zein izan da zure betiko ametsa? Gazte nintzenetik, alebinetan jokatzen nuenetik, Realeko aurrelaria izan nahi nuela argi nuen. Baldintza ezberdinetan eta postu ezberdinetan jokatzea egokitu zait, baina beti talde honen parte izatea izan da nire helburua. Betidanik, txikitatik, izan dudan ametsa Realeko golegile gorena izatea da. Esan bezala, beste postuetan aritu zara: eskuin hegalean, erdialdean… Nola aldatu zenituen orduko hegaleko korrikaldiak egungo golengatik? Bai, egia da. Postu oso ezberdinetatik pasatu naiz. Touringeko lehen bi denboraldietan erdialdean jokatun nuen, eta Realera joatean hegalera pasatu zidaten. Erdiko atzelari bezala ere partida asko jokatu ditut. Eskuin hegalean jokatzen nuenean pixkanaka zelaian gora joaten hasi nintzen. Orduan, egun Boliviako lehen mailan dagoen eta asko miresten dudan Beñat Sanjosek,  aurrelari bezala ipini ninduen. Hark esan zidan etorkizuneko Realeko aurrelaria izan behar nuela. William Jose, Agirretxe, Juanmi… Lehia bizia duzu aurtengo denboraldian. Prest minutuak eskuratu eta golak sartzeko? Bai, noski. Denboraldi hasiera oso ona izaten ari da taldea, eta aurrelariak oso ‘entxufatuak’ daude. Nire naturazko postuan, aurretik William Jose edo Agirretxe bezalako bi jokalari handi ditut, eta argi dut oso zaila dagoela. Entrenamendu, partida eta egun oro Eusebioren konfiantza eskuratzeko buru-belarri arituko naiz. Oso onak direla badakit, baina lan handia eginez gero, euren mailara iristeko ahalmena dudala uste dut. Hala eta guztiz ere, hain kalitate handiko jokalariak aurretik izatea onuragarria da oso, gauza mordoa ikasten delako egunero.  
«Gazte nintzenetik, alebinetatik, Realeko aurrelaria izan nahi nuela argi nuen»
14 urte ondoren, liderrak zarete lehen mailan. Nolakoa da esperientzia? Urte asko dira Reala lehen mailako lehen postuan ikusten ez dugula, eta bi partidaren ostean gure burua sailkapenean lider  ikustea oso pozgarria da. Azken bi urteetan Eusebiorekin egindako lanaren fruitua dela uste dut. Egia esan, egoerak ez gaitu harritzen, gai garelako edozein talderi aurre egiteko. Denboraldiari gol askorekin ekin diogu, eta denak antzeko egoeran jarraitzen badu, ez da arraroa izango lehenengo postuen artean sailkatzea. 2016ko apirilaren 24a, Vila-real. Zer dakarkizu burura egun horrek? Egun horretan betidanik amestutako unea iritsi zen: nire debuta Realeko lehen taldearekin. Egun oso polita, hunkigarria, beti gogoan izango dudan horietakoa. Lehen taldearekin bidaiatuko nuela jakin bezain laster, kuadrillako lagunei idatzi nien. Euren erantzuna berehalakoa izan zen: inongo zalantzarik gabe, niri sostengua emateko prest azaldu ziren. Bi aldiz pentsatu gabe, kotxeetan banatu eta Vila-realera joan ziren. Beraiekin ere, nola ez, nire aita izan zen. Aita nire partida guztietara etortzen da, zale bat gehiago bezala. 89. minutuan, Eusebiok zelaira ateratzeko agindu zidan. Gorputz barrenetik sentsazio arraroa nabaritu nuen, betidanik amestutako unea aurrean nuelako. Minutu gutxi batzuk jokatu arren, partida polita izan zen, ahaztezina. Zer nolako harrera izan zenuen lehen taldearen aldagelan? Dagoeneko urte eta erdi daramat lehen taldeko jokalariekin entrenatzen, eta lehenengo egunetik tratu oso jator eta irekia jaso dut.  Gaztea izanda, taldekide guztiengandik hasieratik laguntza asko jaso dut. Egun, beraien txantxen parte naiz [barrez]. Realetik pasatako jokalari askok diote hemengo aldagela bezalako gutxi aurki daitezkeela Lehen Mailan. Etxeko, Zubietatik sortutako jokalari ugari dago, eta denek etxean bezala sentitzeko ahalegina egiten dute, giroa paregabea da.  
«Beñat Sanjosek etorkizuneko Realeko aurrelaria izan behar nuela esan zidan»
Nola ikusten duzu Errenteria-Oreretako futbolaren egoera? Orereta futbola bizitzen duen udalerria da, zale asko dago. Klub asko daude, zaletasun horren seinale. Onartu behar dut, herrian daudenen artean, nire taldea Touring dela. Egoera onenean ez dagoen arren, etorkizun bikaina opa diet. Herriko kaleetatik jada gazte askok daramate Bautistaren izena Realeko elastikoan. Gazte izatetik, gazteen erreferentzia izatera pasatu zara… Hasieran zirrara handia egin zidan kaleetatik nire kamisetarekin jendea ikustea. Ez da hainbeste denbora pasatu nik neuk  Realeko jokalarien izena eramaten nuela nire elastiko txuri-urdinean, eta egun gaztetxoak horrela ikustea ohore handia da niretzat, pozgarria da oso. Orain lanean jarraitu behar dut, herriko gazteen artean erreferentzia izaten jarraitzeko. Gaztetxoei, futbola hainbeste maite duten gazte horiei, kirolaz goza dezatela esan nahiko nieke. Nik Touringen ikasi nuen futbolera jokatzen, betiko lagunen artean. Futbolean maiz esaten den bezala, futbola talde kirola da, ez bakarkakoa. Adiskidetasuna beharrezkoa da futbolean, bai zale eta bai profesional bezala, horrek jokalari bezala hazteko laguntza ematen du. Zeintzuk izan dira zuretzat erreferentziazko aurrelariak? Zalantzarik gabe, gehien miretsi dudan aurrelaria Darko Kovacevic izan da. Nire jokatzeko estilo antzekoa zuen Darkok, errematatzailea. Realetik kanpo Diego Forlan da beste erreferentziazko aurrelaria. Orduak pasatu ditut ordenagailuan jokalari horien golak ikusten. Futboletik at, Jon Bautistak zer nolako zaletasunak ditu? Batez ere kuadrillarekin geratzea dut gustuko. Hondartzara, ibaira edo mendira joateko ohitura handia dugu kuadrillan. Egunerokotasunetik deskonektatzeko baliagarri den edozein plan egiten dugu. Horrez gain, telesailen zalea naiz. Oraintxe bertan, hain famatua den Game of Thrones-ekin ari naiz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.