Sei hilabete iraungo dute Don Boscoko futbol zelaia berritzeko lanek

Don Bosco obretan dagoen bitartean, eta HITZAk jakin duenez, Pasaia KEk Errenteriako Fanderian eta Lezoko Plazetan jokatuko ditu etxeko partidak.

don.bosco

Don Boscoko futbol zelaiaren argazki orokorra.

Pasaiako Udalak jakinarazi duenez, Don Boscoko futbol zelaia eraberritzeko lanek sei hilabeteko iraupena izango dute, eta datozen asteetan hasiko dira. Obra horiek nork egingo dituen esleitu du jada udalak, 326.701 euroko kostuarekin; aldundiak finantzatuko du osotasunean obra. Zehazki, egungo belar artifiziala kendu eta hobea jarriko dute —hainbat forjatu eta zigilatze lan egin behar dituzte aurretik—, baita ureztatze sistema berritu ere. Behin horiek eginda, zelaiak markatzeari ekingo diote. Kenduko den belar artifizial zaharra alboko eremu osagarria egokitzeko erabiliko dute. Pasaia KE, Fanderian eta Plazetan Hurrengo asteetan hasiko diren lanek sei hilabete iraungo dutenez, ia sasoi osoa erbestean jokatzen pasatu beharko dute Pasaia KEren taldeek. HITZAk jakin duenez, Errenteria-Oreretako Fanderiako futbol zelaian eta Lezoko Plazetan jokatuko dituzte etxeko euren partidak talde antxotarreko maila guztietako jokalariek. Entrenamenduak, ziurrenik, eta libre dauden tarteak baliatuz, Plazetan egingo dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.