Emakumeen Etxea definitzen jarraitzeko laugarren bilera egingo dute asteazkenean. Xenpelar Etxean izango da 18:00etan hasita.
Emakumeen Etxearen gaineko parte hartze prozesua iazko uztailean hasi zuten.
Urtebete pasa da
Emakumeen Etxea diseinatzeko prozesua abiatu zutenetik. Ordutik hiru bilera egin dituzte, eta aurtengo bide orrian prozesuan definitutako egiturak martxan jartzea aurreikusi zuten parte hartzaileek. Ikasturte berriarekin batera heldu da laugarren bilera, hilaren 6an, asteazkena egingo dute Xenpelar Etxean 18:00etan hasita.
Bidea elkarrekin egitera deitu dituzte Errenteria-Oreretako emakume guztiak eta emakume taldeetako zein talde feministetako kideak, “baita definizio prozesuan parte hartu ez dutenei ere.