Idoia Besada antxotarrak Xabier Artola irurarrarekin osatu zuen bikotea. Eurek jantzi dotoreenaren saria ere eskuratu zuten.
Idoia Besada antxotarra eta Xabier Artola.
Bikote Gazteen Txapelketa eta, 16 urtetik gorakoena jokatu ziren larunbatean Zarauzko Modelo aretoan. Bederatzi bikotek hartu zuten parte lehian helduenen lehian, eta bi fandago eta arin-arin bat dantzatu behar izan zuten oholtza gainean. Idoia Besada pasaitarra eta Xabier Artola irurarra izan ziren garaile. Maila horretan, Ane Urruzola eta Iker Sanz lezoarrek hirugarren postua eskuratu zuten,
Bikote gazteen lehian, berriz, Maider Aginaga eta Iker Belintxon lezoarrak hirugarren izan ziren.
16 urtetik gorakoen sailkapena
1. Idoia Besada (Pasaia) eta Xabier Artola (Irura)
2. Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta (Azpeitia)
3. Ane Urruzola (Lezo) eta Iker Sanz (Lezo)
4. Saio Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara)
Jantzi dotoreenaren saria
Idoia Besada (Pasaia) eta Xabier Artola (Irura)