Musika eskolako klaseak bihar (asteartea, hilak 5) hasiko dira. Hilaren 7ra arte eman dezakete izena musikan trebatu nahi dutenek.
Lezoko musika eskolaren ataria.
Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak gaur zabalduko ditu ateak, 17:00etan, ikasturtearen aurkezpena eta ordutegien banaketa egingo dituztelako.
Alta, musikan trebatu nahi dutenek bertan izena emateko aukera zabalik dutela azaldu dute: hilaren 7ra apunta daitezke interesdunak. Horretarako eskolara joan behar da. Baina informazio gehiago nahi dutenek telefono dei bat (943 52 99 99) edo
posta elektroniko mezu bat bidal dezakete.
Ikasturteko lehen eskolak bihar (asteartea, hilak 5) hasiko dira.