Txomin Perurena (Oiartzun, 1943) txirrindulari ohiaren kirol ibilbidea bildu du Laguntasuna Txirrindulari elkarteak erakusketa batean,
Txomin Perurenaren gaineko erakusketa hilabete osoan bisita daiteke.
Txomin Perurena (Oiartzun, 1943) txirrindulari ohiaren kirol ibilbidea bildu du Laguntasuna Txirrindulari elkarteak erakusketa batean, udalaren kirol azpisailaren, eta Oiartzungo Lartaun elkartearen laguntzarekin. Argazkien bidez erakusten ari dira Perurenaren ibilbidea Espainiako Itzuliaren testuinguruaren barruan, izan ere, txirrindularitza proba hori irabazteko zorian izan zen txirrindularia.
Txirrindulari ibilbidean 158 sari eskuratu zituen Perurenak eta Errenteria-Oreretako Louit-Caobania taldean ere ibili zen. Garai hartako tamaina naturaleko argazkia ikusi daiteke erakusketan. Oiartzunen duela aste batzuk egin zioten omenaldia txirrindulari ohiari eta horren jarraipena izan nahi du hilabete amaiera arte Laguntasuna elkartearen egoitzaren kanpoaldean (Gabierrotako gasolindegi zaharra) bisita daitekeen erakusketa. “Txirrindularitzaren kultura ezagutzan sakontzeko ere baliatu nahi dugu erakusketa”, azaldu dute antolatzaileek.