Kenpo Kai Honbu taldean izena eman daiteke
Bost irakaslek emango dituzte eskolak 2017/2018 ikastaroan
Kenpo Kai Honbu taldeak 30 urte baino gehiago daramatza arte martzial hori irakasten. Beste ikasturte batez, kenpo kai-a ikasteko aukera eskainiko dute.
Bost irakaslek emango dituzte eskolak, shihan Vidal buru dutela. Gainontzeko irakasleak honakoak izango dira: shihan Pilar Martinez, gerriko beltza 6. dan-ean duen emakume bakarra; shihan Gorka Osa, gerriko beltza 5. dan-ean; sensei Zuhaitz Astarloza, gerriko beltza 4. dan-ean; eta sensei Alain Isasa, gerriko beltza 3. dan-ean.
Kenpo kai-ra apuntatzeko adin mugarik ez dagoela nabarmendu dute elkartekoek. Izena emateko hiru modu daude: e-posta bidez; telefono bidez (608 93 44 20) edo Elorsorotik pasatuz. Kiroldegitik pasa nahi duenak, honako ordutegian egin beharko du, astearte eta ostegunetan: 13:00etatik 14:00etara (helduak), eta 17:00etatik 21:45era (haurrak zein helduak).
