Igerilekuaren erabiltzaileek eguraldi ona espero dute azken egunetan.
Uda bukatzeko aste pare bat falta dira, baina udako igerilekuak azkeneko eguna datorren igandekoa izango du (hilak 10). Sasoiari behar bezalako agurra emateko, haurrentzako festa antolatu dute ostiralerako. 16:00etan puzgarriak jarriko dituzte uretan, eta 18:00etan askaria egingo dute, txokolatea janez. Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian izango da.
Geratzen diren egun hauetan iraileko ordutegia izango dute igerilekuek: 11:00etatik 20:00etara.
Igerileku estalia, berriz, atzo ireki zuten, obretan aritu ondoren.