Oiartzun Kirol Elkarteko taldeak pixkanaka hasi dira euren ligetan jokatzen. Pasa den igandean neskek lehen partida jokatu bazuten, asteburu honetan izango da Ohorezko Erregional Mailako taldearen estreinaldia. Hondarribiaren zelaian ariko dira, etzi goizean. Partida 11:30ean hasiko da.
Nesken taldeak, bestalde, Zarautzen kontra jokatuko du gaur arratsaldean. Asti Txiki futbol zelaian izango da norgehiagoka, 19:30ean hasita. Lehen garaipenaren bila joango dira Gurutze Fernandezen jokalariak, Osasunaren aurka etxean berdindu ondoren. Zarauztarrak igo berriak dira, eta Athletic Bren kontra 7-1 galdu zuten pasa den jardunaldian.
Gainontzeko taldeei dagokienez, Preferenteko futbol taldeak datorren asteburuan hasiko du liga. Saskilagunek, berriz, bi aste itxoin beharko dute. Areto futboleko taldeak, berriz, Gipuzkoako Koparekin hasiko dira lehian, bi aste barru.