Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Publifikazioaren soka luzea

Errenteria-Orereta
Ekonomia

Garabi eta TAO zerbitzuak publiko egingo ditu udalak. TAO eredua zeharo ezberdina izango da. Zerbitzua eman duten langileak kexu dira, eta lanpostuak mantentzea eskatu dute.

2017/09/08
Ikerne Zarate Ikerne Zarate
LAB sindikatuak publifikazioa txalotu eta langileekiko begirunea galdegin du.

LAB sindikatuak publifikazioa txalotu eta langileekiko begirunea galdegin du.

Publifikazioa. Badirudi denak edo gehientsuenak bat datozela, eta zerbitzuen munizipalizazioaren aldekoak direla. Publifikatu behar den zerbitzuaren atzean langileak daudenean, eta lanpostuak kolokan direnean, egoera zaildu egiten da. Ez da erraza zerbitzua eskaintzen duten langileen egoera, are gutxiago krisiak jotako testuinguruan. Ezta zerbitzu egokiago eta eraginkorragoa eskaini, eta eskaintzen duen horren izaera publikoa nahi duen instituzioaren jarduna ere, desio ez diren ondorioak daudenean. Halako egoera ematen ari da Errenteria-Oreretan. Udalak apustu garbia egin du azken agintaldian zerbitzuak munizipalizatzearen alde, horrela agindu zien herritarrei eta hala egingo du garabi zerbitzuarekin hilabete honetan bertan, eta TAO zerbitzuarekin abenduaren 6tik aurrera. TAO zerbitzua eskaintzen duten langileek egonezina azaldu dute udalak erabakiaren berri ekainean eman zuenetik. Ordutik hainbat protesta eta astebeteko greba egin dute zerbitzua eskaintzen duen enpresan lanean ari diren 9 lagunek, eta herrian pankartak jarri dituzte. Publifikazioaren alde azaltzen dira bertan, baina kaleratzeen kontra, eta beraien lanpostuak mantentzeko eskatu dute.

TAOko langileak ELAko arduradunarekin.

Javier Duran eta Irune Moreno TAO zerbitzuko langileak dira. 25 urte dira, garai hartan PSE-EEk gidatzen zuen udalak TAO zerbitzua abian jarri eta pribatizatu zuenetik. Bestelako kudeaketa eredu baten alde egiten du egungo gobernu taldeak, eredu publikoaren aldekoa. Adostasunik ez Hasieratik ari da lanean Duran TAO zerbitzuan, eta Morenok, berriz, 20 urtetik gora darama lanean zerbitzua kudeatu duten lau enpresa ezberdinetan. «Prentsa bidez jakin genuen udalak TAO zerbitzua publifikatu behar zuela, eta udalak zuzenean kudeatuko duela», kexu azaldu da Duran, «gobernu taldearekin hitz egitera joan, hala izango zela esan, eta bi agiri eman zizkiguten: txosten juridikoa eta enplegu plana». ELA da sindikatu nagusia TAO zerbitzua ematen duen enpresan. Sindikatu horretako Zerbitzuetako arduradun Jon Urkolaren esanetan, txosten juridikoak udalak langileen gaineko ardurarik ez duela ondorioztatzen du: «Ez ditu bere egin behar. Txostenean, halaber, ardura morala duela dio, eta horregatik enplegu plana egiteko prest azaldu dira. Enplegu plan horren arabera, abenduaren 5ean zerbitzua amaituko dute langileek, eta orduan Oarsoaldea agentziarekin lanean hasiko da udala, Oarsoaldeko enpresetan lanpostu berria ematen saiatzeko. Langileen formazioa bermatuko duela dio udalak, eta urtebeterako lana ziurtatu dute».
Langileak ez daude ados txosten juridikoarekin eta enplegu planarekin Hilabete honetako plenoan mozioa aurkeztuko dute langileek
Txosten juridikoarekin eta enplegu planarekin ez daude ados langileak: «Halako egoeretan udalak langileen kargu egitera derrigortu dituzten epaiak eraman ditugu udalera». Enplegu planaren gaineko «analisi errealista» egin dutela dio, bestalde: «Udalak diru bat jarriko du pertsona hauen kontratazioa laguntzeko. Intentzioa oso ona izan daiteke, zintzoa, baina praktika bestelakoa da. Errealitateak erakusten diguna da urtebete pasatuta, diru laguntza agortuta, kalera joango direla». Harago jo du Urkolak: «Kontratatzen badituzte ere, zein baldintzetan izango den ez dago zehaztuta. Urtebeteko kontratua etetea edozein lantegik soldatako 33 eguneko kostuari aurre egin behar dio, hilabeteko soldata. Langileen artean badago jardunaldi murriztua daukanik seme-alaben zaintzarako, edota nagusien zaintzarako, edo bere soldata da etxean sartzen den bakarra. Ez dute zehazten lan horiek astean 45 ordukoak izango diren eta 800 euro kobratzen. Langileek hau onartzen badute, urtebetean, kalean izango dira, lanik gabe. Horri ere ez zaio erantzuna ematen: urtebeteren ondoren zer?». Eztabaidarako mozioa Garabi zerbitzuko langileen kasuan enplegu plana hobetu du udalak, haiekin hala adostuta, eta hiru urtera luzatu, baina horren berri zuzenik ez dutela diote TAOko langileek: «Guk ez dugu beste ezer jaso». Hilabete honetako plenorako mozioa aurkeztu dute TAOko langileek. Eskaera zehatzekin doazela dio Morenok: «Munizipalizazio prozesu bat eman behar duen bakoitzean, zerbitzu hori ematen ari diren pertsonak benetan kontuan hartzea eskatuko diogu, eta lan bermea egon dadila. Udala langileon kargu egin behar dela uste dugu». «Ez gara langile hauek funtzionario bihurtzea eskatzen ari —azaldu du Urkolak—, mahai gainean beste irtenbide batzuk jartzen ari gara. Errenteria Garatuz bezalako enpresa publikoak erabil daitezke, edo pertsonal laboral gisa kontrata ditzakete, trantsizioa baketsua izan dadin, jubilatu arte. Horrela, bederatzi drama pertsonal eta familiar saihestuko dituzte. Lanpostuak manten daitezen eskatzen ari gara». Etsita dago Moreno: «Kanpora begira, udalak dio langileak irtenbidearen erdigunean izango direla, esfortzua egingo duela traumarik ez izateko, baina gehiena prentsaren bidez jakin dugu. Ez dago negoziazio biderik eta amorrua ematen du ikustea jendarteari erakusten diotela benetan existitzen ez den agertoki bat». Beste herri batzuetan balio duenak Errenteria-Oreretan ez balio izatea ez duela ulertzen dio: «Iruñean, Pasaian, Oñatin eta Bergaran munizipalizaziorako beste moduak erabili dituzte. Hemen, kaleratzeak dira lehenengo aukera eta gainera diote munizipalizazioarekin TAO zerbitzua hobetuko dutela, baina ez digute zergatik esan. Pertsonen duintasunarekin ari dira. Prozesu honetan benetan ari al dira kontuan hartzen gure duintasuna?». Egun dituzten baldintzak lortzeko «borrokatu» direla esan du Duranek: «Minduta sentitzen naiz orain, gaizki, 25 urte zaborretara doaz. Gurekin egiten ari direnarekin, amorratuta nago». Morenoren ustez «ez da justua», parte aktibo direla langileak baina ez dituztela deitu esan du, «lehenengo erabakia, kaleratzea da. Gure eskualdea oso degradatua dago, krisiak gogor jo du. Nora jo behar dugu? Prekarietatera bidaltzen ari dira». Aste honetan zehar EH Bildu koalizioarekin bildu dira TAO zerbitzuko langileak, eta gaur gobernu taldearekin biltzekoak dira. Udalak dionaren zain direla gaineratu dute, «gure esku dagoen guztia egingo dugu lanpostuak baldintza duinetan mantentzeko. Hitz egiteko eta egoera honi buelta emateko prest gaude. Horretara garamatzan agertokirik ez bada, borrokan jarraituko dugu». Publifikazioa helburu Txanponaren beste aldean, udala, eta egun hura kudeatzeko ardura duten ordezkariak daude. TAOko langileek EH Bildu koalizioa eta Errenteria Irabaziz [bi alderdiek osatzen dute gobernu taldea] egin dituzte publifikazioak beraiengan izango dituen ondorioen erantzule. EH Bilduko Jaione Karrikiri eta Jon Txaskori eta Errenteria Irabaziz-eko Ion Collarri ez zaie bidezkoa iruditzen zerbitzua ematen duen enpresari dagozkion ardura eta erantzukizunak udalari eskatzea. Txosten juridikora jo dute hirurek, eta argi dute udalak ez duela langileekiko ardura legalik, baina langileek enpresaren gaineko aipamenik ez egitea «harrituta» ditu: «Lanpostua bermatzea, enpresari eskatu behar diote, lan harremana berarekin dutelako, baina halakorik ez dugu inon ikusi. Enpresari eskatu behar diote, hura da langileen arduraduna, eta hari dagokio beren egoerari erantzutea».

Txasko, Karrikiri eta Collar.

Udal zerbitzuen publifikazioaren hasiera puntura jo du Txaskok: «Aurreko agintaldian adostasuna zegoen udalean nagusi ziren ELA eta LAB sindikatuekin, aukerak sortu ahala zerbitzuak publifikatzeko. Agintaldi honetako programan hala azaldu genuen, herritarrekin konpromiso hori hartu genuen, eta hartutako konpromiso horrekin aurrera egingo dugu, onuragarria delako herriarentzat eta herritarrentzat, zerbitzuaren kalitatea hobetuko delako, eta lan baldintzak bermatuko direlako. Prozesu guztiak, gainera, herritar guztientzat modu publikoan, berdintasunean eta gardentasunez egingo ditu udalak». TAO eta garabi zerbitzuen lizitazioak atera behar zirela ohartuta, udalak erabaki zuen publifikazioaren bidea bi zerbitzu horiekin hastea: «Horretarako baldintzak ematen ziren bi kasuetan», azaldu du Karrikirik, «beste kasu batzuk ere aztertzen ari gara». Udalaren ardura morala Langileekiko ardura legalik ez badute ere, eta enpresari erantzutea dagokiola jakinda, udalak «instituzio gisa» ardura morala baduela argi dute. Publifikazioaren ondorioak langileengan ahalik eta txikienak izan daitezen, «arduraz» ari direla hasieratik lanean diote: «Horregatik egin genuen enplegu plana, eta garabi zerbitzuko langileekin lortu da aurrerapausoak ematea, mahaiaren bueltan hitz egitea. Izan ditugun bileretan esan diegu enplegu plana negoziatzeko prest geundela. TAOko langileak, ordea, ez dira etorri kontraproposamenekin edo gaiaren gainean eztabaidatzera». Collarrek nabarmendu duenez, «azkenean udalak 300.000 euro inbertituko ditu langile hauen enplegu planak sustatzeko hiru urtean, eta jarraipena egingo du». Udal erakundearen bokazioa kontratu amaigabeak lortzea dela jakinarazi du  Karrikirik: «Enpresekin horrela hitz egiten ari gara, eta etorkizunean hala izatea espero dugu».
Publifikazioarena herritarrekiko konpromisoa dela dio udalak Publifikazioaren gaineko akordio marko baten beharra nabarmendu dute
Udal TAO zerbitzuaren kasuan subrogazioek edota kontratu laboralek ez dutela leku legalik gaineratu du: «Zerbitzuaren jarraipena ez delako izango, eredua zeharo ezberdina delako. Izan ere, orain udalerriaren mugikortasunaz hitz egiten ari gara   eta langileek, Pasaia, Oñati eta Bergarako kasuak aipatzen dituzte, baina kasu bakoitza berezia da, ezberdina, eta leku batean balio duenak, beste batean ez. Lehiaketa publiko bat egiten baduzu berdintasun printzipioagatik herritar guztiek dute eskubidea aurkezteko, langile hauek ere badute Lan Eskaintza Publikoan parte hartzeko aukera. Udala saiatzen ari da, legalki ez badagokio ere, langile hauei irtenbide bat ematen». Aukera berdintasuna ELA sindikatuak zein langileek aipatzen dituzten beste aukerei buruz ere mintzatu da Karrikiri: «Lan-legepeko kontratuarekin mantentzea ezinezkoa da, administrazioko langilea izateko oposizioa gainditu behar duzulako, eta horren oinarriak berdintasuna, gaitasuna eta merituak dira, besteak beste. Administrazioan sartzeko modu bakarra aukera berdintasuna da, eta hori ez genuke errespetatuko». «Zoritxarrez», udalak bere garaian zerbitzua pribatizatzea erabaki zuela nabarmendu du, enpresa pribatu bati ematea: «Enpresa horrek garai hartan aukeratu zituen langileak, eta zorionez pertsona horiek 25 urtez lana izan dute eta borrokatuta baldintza batzuk lortu dituzte. Hortik administrazio publikora sartzea ezkerreko ikuspuntu batetik ezinezkoa da. Lan-legepeko kontratu baten bitartez betiko kontratua mantentzea ez al litzateke funtzionarioa izatea? Ezin dugu gure burua engainatu, sasi-funtzionarioak lirateke, eta ez dugu ahaztu behar, herri guztiak ez duela aukera izan enpresa horretan lan egiteko». Udalak ematen dituen zerbitzu guztiak publikoak izatea du helburu gobernu taldeak, «hori da gure apustua, jakinda beti ere zerbitzuen artean ezberdintasun handiak daudela, eta beraz, publifikatzeko zerbitzuak ere ezberdinak izango direla. Horregatik, zerbitzu bakoitza banan-banan aztertu beharko dugu», esan du Txaskok. Publifikazioaren harira, Karrikirik dei egin die sindikatuei «marko komuna» sortzeko: «Publifikazioaren alde denak gaude, baina ondorioak daude eta akordio markoa sortu behar da, eztabaidatu egin behar da ondorioen gainean. Azken batean uste dugu heldutasunarekin heldu behar zaiola gaiari».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.