Tio Teronen Semeak.
Euskal dantza, bestelako musikak eta umorea nahasten dituzte Tio Teronen Semeak taldekoek. Datorren ostiralean, hilak 16, ikuskizuna emango dute Gamon Zumardian. Freshcool izeneko lana plazaratuko dute.
Aurreskuaren soiltasuna eta alprojakeriak batzen ditu lanak. Aritz Salamanca lezoarra da taldearen zuzendaria, eta berarekin batera, honako dantzari hauek osatzen dute taldea: Aritz Salamanca, Iker Sanz, Mederi Orbiso, Ander Domingo, Antton Fernandez, Xuban Iragorri, Jon Iragorri, Aritz Olarte, Ekain Susperregi, Eneko Iparragirre, Mikel Urdampileta, Unai Etxebeste, Haritz Olaziregi, Beñat Begiristain eta Alai Goñi. Musika Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Dagerresar eta Mikel Zubiriarena da.
Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta hiru laurdeneko iraupena izango du.