Muxikoak dantzatzeko bi aukera zabaldu ditu Antxoko taldeak: hasiberrientzat bat, eta bestea iaz Muxikoak dantzatzen ibili zirenentzat.

Antxotarrak, Muxikoak dantzan Gure Zumardian.
Iaz abiatu zuten Antxon Muxikoak dantzatzeko ekinaldia. Barrutian ez ezik, Euskal Herriko hainbat herritan ibili dira dantzariak eurek gustukoen dutena egiten, euskal dantzekin gozatzen. Hileko lehen larunbatetan atera ohi dira Muxikoak dantzatzera Antxon.
Iazko arrakasta eta grina ikusita, aurten esperientzia errepikatu bakarrik ez, handitu nahi dute. Horregatik, bi talde izango dira aurten: iaz hasi zirenena, eta hasiberriena.
Bi horietan izena emateko aukera zabaldu dute jardueraren arduradunek. Hori egiteko hilaren 15ean (ostirala) pasatu behar dute interesdunek Azokatik. Urteko kuota 40 eurokoa da.
Hona entseguen ordutegiak:
- Iaztik Muxikoetan dabiltzanek, astelehenetan izango dituzte entseguak, 16:30etik 18:00etara, Azokan.
- Ikasturte berrian Muxikoekin lehenengoz bat egin dutenek, entseguak astearteetan egingo dituzte, 10:00etatik 11:30era, Azokan.