Atlantikaldiaren barruan antolatutako hainbat ekintzetan, hamabitan zehazki, parte hartzeko izena eman behar da aurretik, plazak mugatuta daudelako.

Atlantikaldian iazko irudi bat, sormena lantzen.
Datorren astean helduko da Atlantikaldiaren laugarren aldia eta 70 jardueratik gora antolatu dituzte. Horietako batzuetan, hamabitan zehazki, parte hartzeko izena eman behar da aurretik, plazak mugatuta daudelako.
Kalekaian egingo duten Hip Hop tailerra, paddle surf ikastarorako, Albaolako Txalupen igoera eta jaitsierarako, II. Bideo Expres lehiaketa eta bisita gidatuetan parte hartzeko eman beharko dute interesdunek izena, eta hori hilaren 20a baino lehen egin behar dute.
Atlantikaldiaren web gunean egin behar dute izen ematea.