Banderarik gabe, irabazle sentiarazi zituzten Hibaikakoak atzo.

Hibaikari harrera beroa egin zioten atzo.
Ezinezkoa izan da. Aurten ere, bigarren sailkatu dira Hibaikakoak. Kontxaren lehen igandean lortutako errenta ez zen inondik inora ere nahikoa izan atzo bandera etxera ekartzeko. Itsaso zakarra eta haizearekin hobetu aritu ziren arrosak eta azkenean, beraientzat izan zen laugarrenez segidan Kontxako Bandera. Ausart aritu ziren arraunlari guztiak atzo, beraien arteko lehian baino, itsasoa izan zuten arerio, eta errenteriarrek Batelerek baino 14 segundo gehiago behar izan zituzten (aurreko asteburuko errenta kenduta).
Banderarik ez, baina harrera beroa jaso zuen
Madalen ontziko tripulazioak Errenteria-Oreretan, eta herritarren babesa. 18:30ean Alabergako biribilgunean izan zuten lehen harrera, eta handik Herriko plazara joan ziren herritarrak lagunduta. Familia argazki ederra egin zuten, eta udalak ere zabaldu zizkien ateak merezitako harrera eta aitortza egiteko. Banderarik gabe, irabazle sentiarazi zituzten Hibaikakoak atzo.
Honakoa,
Hibaikaren web gunetik hartutako irudi sorta.