Sormen lan berria erakutsiko du gaur Hamaika Buelta antzerki taldeak: Mila Ezker, lehendakari ezkertiarra aukeratzeko realitya.
Sormen lan berria erakutsiko du gaur
Hamaika Buelta antzerki taldeak:
Mila Ezker, lehendakari ezkertiarra aukeratzeko realitya.
Ekainean, Donostiako Gazte Antzerki Topaketetan egin behar zuten estreinaldia, baina arazo pertsonalengatik, bertan behera utzi behar izan zuten. Berriro hartu eta jendaurrean erakutsiko dute gaur, 19:00etan San Pedroko Udal Aretoan. Sarrera doakoa da.
Hamaika Buelta antzerki taldea, Pasaiako Badia Eskolako helduen taldea da. Gai bati heldu eta jolasaren bueltan sortzen dituzte antzezlanak zerotik. Publikoari zer esan eta nola esan erabakitzen dute lan taldean, hortik izena, Hamaika Buelta. Umorea, kritika eta absurdoa izatea bilatzen dute maiz.
Zintzozofrenia Kronikoa,
Maita Zera Ere eta orain
Mila Ezker. Hauexek izan dira sortutako lanak. Gaur lehen aldiz erakutsiko dute azkena. Era berean, herritar oro animatu nahi dute antzerkia egitera. Ikasturte honetan ere astero bilduko baitira.
Mila Ezker sinopsia: Euskal Herrian agintzeko aukeraren bila abiatu dira Mila Ezker telebista saioko partaideak. Ideiak lehian jarri eta elkarri begira jarri beharko dira botere hori lortzeko. Hain dira ezkertiarrak, demostratu nahiko dutela. Nork lortuko du lidergoa? Lasai, demokratikoki erabakiko baita. Jo ta Ke, (lehiaketa) irabazi arte!