Pasaian hil zituzten Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideren inguruko ikerketa dokumentala grabatzen aritu da Oinatzak Produkzioak. Senideen hitzak eta gertaeraren narratiba uztartuko ditu garaiko zein oraingo irudiekin.
Pasaiak segada oroituz, hilotzen pintaketak arroketan
Pasaian hil zituzten
Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideren inguruko ikerketa dokumentala grabatzen aritu da Oinatzak Produkzioak. Senideen hitzak eta gertaeraren narratiba uztartuko ditu garaiko zein oraingo irudiekin. Urriaren 24an estreinatuko da Iruñeako Golem zineman.
Pasaiako Badia du izena Oinatzak Produkzioak lantaldea
egiten ari den dokumentalak. Crowfunding kanpaina bat abiatu zuten proiektua kolektiboki sostengatzeko eta ordutik falta zitzaizkien elkarrizketa, sekuentzia, edizio lan, diseinu grafiko, audio eta irudiak egiten aritu dira, baita itzulpenak eta azpidatziak ere. Une honetan, hedapen plana zehazten ari direla adierazi dute, baina estreinaldia jada lotu dute: urriaren 24an izango da Iruñeako Golem zineman. Ondoren Euskal Herriko txoko desberdinetara zein nazioartera zabaltzeko asmoa dute.
1984ko martxoaren 22a
Espainiako Poliziak 1984ko martxoaren 22an Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide
hil zituen Pasaian: Rafael Delas, Jose Mari Izura, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart. Joseba Merino, zodiakean zetorren bostgarren kidea atxilo eraman zuten, baita Rosa Jimeno ere. Segada burutzeko amu bezala erabili zuten seigarren hau.
Ipar Euskal Herritik zetozen ekintzaileak lehorreratzen ari zirela, inguruan ezkututako poliziek tiro egin zieten.