Astelehenean zabalduko ditu ateak Xenpelar Tailerrak

Astelehenetik hilaren 29ra bitartean izena emateko aukera izango dute tailerretan parte hartu nahi dutenek.

Xenpelar Tailerretan Pinturako ikasleak

Zeramika, zaharberritzea, argazkigintza digitala, pintura, patchworka, egur taila. Hauetakoren batean aditu izateko gogoa dutenek, astelehenetik hilaren 29ra bitartean izena emateko aukera izango dute. Haur eta gazteei begira berriz, arte plastikoen tailerra (7-12 urte) eta argazkigintza digitala (13 urtetik arrera) antolatu dituzte. Eskaintza zabala ikasturte berrirako udalak prestatu duena. Matrikula  gauzatzeko ezinbestekoa da izen emate orriarekin batera deskontuen ziurtagiriak aurkeztea. Ikasturtea, urriaren 2an hasiko da. Informazio gehiago Xenpelar Tailerretan (Merkatuzar Goiko kalea z/g) astelehen eta ostegunetan 17:30etik 20:30era, eta ostiraletan 16:00etatik 19:30era, edo 943 44 96 29 telefono zenbakira deituta; eta Kultura Kreaktiboan (Niessen Kulturgunea, Alfontso XI z/g) edo 943 44 96 34 telefono zenbakian, astelehenetan 17:00etatik 20:00etara, astearte eta ostiraletan17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 1:00etatik 13:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.