Demoarso galdeketaren deitzaileen ekimenez, ekitaldi soziala egingo du hilaren 23an
Erabakitzeko eskubidearen aldeko agerraldia egin zuten pasa den ostiralean.
Erabakitzeko eskubidearen alde, Gure Esku Dagok manifestazioa deitu bihar arratsalderako. Bertara joateko, autobusa irtengo da ikastolako aparkalekutik, 15:30ean. Izena emateko zerrendak Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian daude.
Demoarso galdeketa sustatu zutenek nabarmendu duenez, Espainiako Estatua mekanismo errepresibo gero eta handiagoak martxan jartzen ari da, eta biharko zita Kataluniari elkartasuna adierazteko baliatuko dute. Horrez gain, Euskal Herrian prozesu propioa aldarrikatzeko ere balioko du biharko manifestazioak.
Bigarren zita bat jarri dute. Hilaren 23an, larunbata, ekitaldi soziala egingo dute Oiartzunen bertan.
L’estaca abestuko dute, eta krema katalana dastatzeko aukera egongo da. Oiartzungo Herritarren Adierazpena ere aurkeztuko dute, 19:00etatik aurrera, Done Eztebe plazan.