Santakrutzen azken eguna izan zen atzo. Eguneko unerik beroena artzain eta inudeen desfile koloretsu eta jendetsua izan zen.
Artzain eta inudeen desfilearen une buruz.
Atzo bukatu ziren Lezoko Santakrutz Jaiak. Eguneko ekitaldirik mamitsuena eguerdikoa izan zen, hain zuzen ere, artzain eta inudeen desfilearena. Umorez betea, eta jendetsua, koloretsua eta anitza. Horrelakoa izan zen desfilea. Ikusleek gozatu ederra hartu zuten desfilearekin, haiek ere, irribarre zabalarekin egin zioten harrera.
Gau partean, musika eskolako banda hasi zen jaiak agurtzen. Suzko zezenarekin bukatu ziren.
Ondokoa, artzain eta inudeen desfileko irudi galeria da, Carrerak HITZAri emandako argazkiekin.