Denboraldia amaitzeko sari borobila Hibaikakoek eskuratu dutena, denboraldi hasieran jarritako helburua lortu dute gainera.
Hibaikakoak Sestaon denboraldi honetan irabazitako banderarekin.
Asteburuan jokatu da play offa, eta Santurtzi eta Donostiarra Eusko Label Ligan arituko dira hurrengo denboraldian. Horren ondorioz, Hibaika eta Portugalete KAE1 ligan arituko dira. Denboraldia amaitzeko sari borobila Hibaikakoek eskuratu dutena, denboraldi hasieran jarritako helburua lortu dute gainera.
HITZA-k egindako erreportajean, emakumeek Kontxa etxera ekarri eta gizonek maila igotzea zutela helburu esan zuten Javi Perez Hibaikaren presidenteak eta Alex Orena gizonen entrenatzaileak.
Gogor saiatuta ere, Kontxa etxera ekartzea ezinezkoa izan du Hibaikak, baina gizonen ontziak KAE1 ligara igotzea lortu du.