Marmitako lehiaketaren ondoren egin zen bazkariko irudia, larunbatean.
Lezoko Udalak jaietan izan den parte hartzea, handia, nabarmendu du Santakrutz Jaien gainean egin duen balorazioan. Eguraldiak ez du asko-asko lagundu, baina hala ere, baikor azaldu da udala jaiek izan duten jarraipenarekin, “partaidetza altua izan da”. Hala, eskerrak eman dizkie herritarrei antolatu diren ekitaldietan parte hartzeagatik, nahiz horien antolatzaileei eta laguntzaileei.
Udalak hainbat alor nabarmendu ditu. Berritasunen atalean esan du danborrada handian jarri zuten argiztapen berezia, “horrek eta oro har berritasun guztiek harrera ona izan dute”.
The Jaig taldearen emanaldia ere goraipatu du udal erakundeak. 11 urteko gaztetxoek ostiral gauean emandako kontzertura herritar asko hurbildu zirela jakinarazi du, “kontzertuak ostiralena izandako arrakasta nabarmendu nahi izan dute herritarrek”.
Udalak hainbat ekitaldiren bideoak bidali ditu HITZAra. Honakoak dira:
The Jaig taldearen kontzertua (ostiral gauean)Txupinazoa eta danborrada (asteazkenean)
https://www.facebook.com/lezokoudala/videos/1716640405074151/
Danborradarren azken abestia
https://www.facebook.com/lezokoudala/videos/1716439181760940/
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.