Emanaldiak Donibaneko plazan eta San Pedroko ontziralekuan antzeztuko dira.
Dantza Hirian euskal koreografoen konpainiak, bi emanaldi eskainiko ditu Pasaian hurrengo igandean. Donibanen lehenengo eta beranduago San Pedron, txalupaz igarotzeko bidaia doakoa izango da.
Eguerdiko 12:00tan Eva Guerrero gasteiztarrak sortutako
`el Fin de las Cosas´ antzeztuko dute Donibaneko plazan. Dantza garaikide honek, harremanen gaia jorratuko du: nola erlazionatzen den jendea, zein erabaki hartzen dituen eta zer nolako ondorioak dituzten erabaki horiek. Garazi Lopez de Armentiak eta Aritz Lopezek antzeztuko dute obra, eta Ainara LeGardon musikari lanetan arituko da.
45 minutu beranduago, 12:45tan alegia, San Pedroko ontziralekuak
`Suddenly´ hartuko du. Jaiotz Osa Donostiarra da obra honen egilea. Bertigoz jositako lana da hau; pentsaezinak diren, baina guztiek buruan dituzten hausnarketa beldurgarriak aztertuko ditu Osak, koreografiaren bitartez. Eric Whitacren `
Sleep´ tituludun musika erabiliko du koreografoak.