San Pedro Txikiak, ate joka
San Pedro Txikiak ostiralean hasi eta igandean bukatuko dira. Ostiraleko txupinazoa 20:00etan izango da, Herriko Plazan. Denetik dago.
- 17:30ean, haurrentzako merienda Portuko etxeetan.
- 18:00etan, buruhandiak barrutitik zehar.
- 18:30ean, 3t’erdi esku pilotako finala eta nesken frontenis txapelketako finala. Ondoren, kalejira frontoitik plazara.
- 20:00etan, txupinazoa Herriko Plazan eta argazki lehiaketaren sari banaketa.
- 21:30ean, bertso afaria Antxetan.
- 11:00etan, Haurren IV. Txirrinda Lasterketa frontoitik.
- 11:00etan. II. Futbolin Txapelketa frontoian.
- 11:00etan, Marmitako Txapelketa Antxetan.
- 14:00etan, marmitako bazkaria Antxetan.
- 16:00etan, mus txapelketa Errekan.
- 17:00etan, Haurren Arrantza Txapelketa Torrean. Arrainak ez dituzte hilko.
- 19:30ean, arrantza txapelketaren sari banaketa Torrean, eta sardina jatea DJ batek girotuta.
- 20:00etan, Pintxe Mexiko Gaua plazan.
- 11:00-12:00, patata tortilla txapelketa frontoian.
- 13:00etan, patata tortilla txapelketaren sari banaketa.
- 17:00etan, buruhandiak barrutitik.
- 17:30ean, herri kirolak, Bihurri eta konpainiaren eskutik, frontoian.
- 19:30 inguruan, Andoni Oilokiegiren kontzertua Arraunlari kalean.