Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Orereta Ikastolako ikasle ohien komunitatea hauspotuz

Orereta Ikastolako ikasle ohiek bazkaria egingo dute urriaren 7an. Ez da ohiko bazkaria izango: ikasle ohiak saretzeko proiektuaren abiapuntua izan nahi du otorduak.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2017/09/22
orereta ikastola ikasle ohiak

Ekainean hasi ziren urriaren 7koa prestatzen.

Lagun kuadrillarekin edo familiarekin egiten diren otorduen ondoren, mahaikideek hainbat klasiko hizpide izaten dituzte. Politika, herrikoei buruzko txutxumutxuak… eta ikasle zireneko garaiak, besteak beste. Datorren urriaren 7an, hezkuntza komunitate berean hazi eta hezitakoek zita bat izango dute: Orereta Ikastolako ikasle ohiek bazkaria egingo dute. Badira hilabete batzuk ikasle ohien talde bat antolaketan buru-belarri ari denetik. Tartean dira Angel Mari Elkano, Irene Florentino eta Xabier Vesga. Ideia, baina, aspalditik dator, ikastolak Kilometroak jaialdia antolatu zuen bigarren alditik (1999tik). Ikasle ohiak saretzearen beharra ikusten zela gogorarazi du Elkanok, baina saiakerek ez zuten fruiturik eman. 2017 honetan ereindako haziaren kimua loratzen ari dela dirudi. Uzta jasotzeko garaia oraindik ez da iritsi; horren zain dira. Txip aldaketa horren arrazoia bere iritziz zein den azaldu du Elkanok: «54 urteko historiaren ondoren, artezkaritzan bertan guraso gehienak ikasle ohiak dira. Ikastolako zuzendaria bera ere ikasle ohia da». Euren gurasoek, 1963ko garai ilunetan, ikastolaren bitartez herriari ekarpena egin ziotela esan du Elkanok. «XXI. mendera begira, horrek eman duen giza kapital hori nola egokitu daitekeen gaude. Hezkuntzatik begiratuta ere, ikusi nahi dugu nola egokitu daitekeen. ‘Gu’-ren kontzeptu hori ere hor dago, ‘ni’ baino. Komunitate baten esfortzuarekin eraiki zen ikastola. Hausnarketa bat egin da hor: orduko ahalegin guztiak eredutzat hartu, eta XXI. mendean zertan lagun dezakegun pentsatu behar dugu», gaineratu du. Aitzakia bazkarirako Florentinok iritzi duenez, gaur egungo gizartean asko kostatzen da borondatezko edozer gauza egitea. «Hori aktibatu nahi zen, batez ere guraso asko ikasle ohi direlako —ez da nire kasua—. Badago jende mordo bat gure gurasoek egin zutena gauzatu nahi dutela. Transmisioaren zati bat badaukagu, eta bide horretatik jo daiteke», esan du. Eta hori aitzakia bezala hartuta, bazkari bat antolatu dute. Urriaren 7koa saretzearen abiapuntua izatea nahi dute. Ekainean hasi ziren dena prestatzen. Bi talde egin zituzten. Talde bat, bazkaria eta bere logistika kudeatzen hasi zen. Beste taldeak, saretzea egiten hasteko ardura hartu zuen. Hastapeneko urratsetan daude oraindik, baina badute eredurik. Izan ere, ikasle ohiak biltzen dituzten sareek badituzte hainbat helburu komun: «Denek helburu finkoak dituzte. Alde batetik, komunitate hori indartzea. Baten batek arazoak baldin baditu, laguntzea; norbaitek proiektu bat abiatzen badu, balizko lan poltsa bat egitea; norbaitek larrialdiren bat baldin badu, denen artean laguntzea… helburu orokorrak badaude». Helburu horiek jartzeaz gain, beste helburu propio batzuk jarri nahi dituzte. Elkano: «Bederatzi ikasle eta andereño batekin ireki zenean ikastola, Orereta kalean, zer zeukaten buruan? Hizkuntza bat: euskarak irauten du, ala mundu honek kolore bat galtzen du. Herri baten ikuspegia mantentzeko asmoa dago. Ikuspegi lokala da, baina XXI. mendean,  globala ere bada. Azken datuek diote iraupena ez dagoela ziurtatua. Familiak iraunarazi dezake? Ez. Eskolak? Ezta ere. Gustuko dugu indiarren atsotitz bat: haur baten hizkuntza tribu oso baten eginbeharra da». Añabitarte baserria Ikastola Errenteria-Oreretako erdigunean sortu bazen ere, landa eremuan du ikonoa: Añabitarte baserria. Inguruan eraikin eta azpiegitura berriak sortu badira ere, baserria pixkanaka zahartzen joan da. Ikastolaren sinbolo gisa definitu du Vesgak, eta saretzea eraikina auzolanean txukundu edo berritzeko aprobetxa daitekeela adierazi du. Aurrean erronka bat daukatela nabarmendu du. Bi aste barru bertara igotzeko deia egin du Vesgak: «Elkartuko garen jendea ikastola asko maite dugun jendea gara. Asko eman digu, eta nolabait, zorretan egon gaitezke. Azken finean, ikastola herrian eredugarria da, eta gu garen bezalakoak gara, neurri handi batean, ikastolari esker». Bazkariko sinergiak probestu nahi dituzte, eta oraindik izena eman ez dutenak animatu dituzte horretarako. Ikastolako bulegotik pasatu beharko da izena ematera, edo honako kontu hauetan sartu beharko da dirua:?ES84 2095 5202 20 9117201691 (Kutxabank) edo ES75 3035 0011 27 0110138659. Bazkariak eta Añabitartera igotzeko autobus zerbitzuak 25 euroko kostua izango dute. Txartela edo ordain agiria eskatuko dute egun horretan bertan. Menu beganoa edo zeliakoentzako behar duenak izena ematean adierazi beharko duela esan dute. Ordainketarekin batera, ezinbesteko beste baldintza bat eskatu dute antolatzaileek: ilusioa eta umore ona. Arratsera arteko egitarauarekin gozatu ahal izango da Añabitarten. Urriaren 7ko ekitaldia izango da kimua ureztatuko duena, eta ikasle ohien saretzea, loraldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.