Gaur, hilak 23, Donibaneko Kultuguneko Juanba Berasategi areto berria inauguratu dute.
Juanba Berasategi areto berria.
Gaur, hilak 23, Donibaneko Kulturguneko Juanba Berasategi areto berria inauguratu dute. 12:00etan, kulturgune kanpoaldean, Pasaiako Udaleko, Gipuzkoa Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariei Konstantzia bandak harrera egin die. Ondoren, agurra dantzatu diete. Inaugurazioari hasiera Juanba Berasategi areto berrian eman diote. Jendetza elkartu da gaur Donibanen, “pasaitar guztientzat” eraikitako kulturgunean.
Juanba Berasategi areto berrian, lehenik, aitortza ekitaldia egin diote margolariari eta bere senideei. Ondoren, Pasaiako alkate Izaskun Gomez oholtza gainera igo da. Alkatearen lehen hitzak Berasategiri bideratuak izan dira, bere irudia goraipatuz eta Pasaiaren kulturaren alde egindako lan guztia eskertuz. Kulturgunea eraikitzeko proiektuari “orain hamar urte” ekin ziotela gogoratu du, eta gaur “errealitate” bilakatu dela. “Herritarrek merezitako lehen mailako espazio modernoa da”, gehitu du alkateak. Gainera, “pasaitar guztientzat” zuzenduta dagoela nabarmendu nahi izan du. Horrez gain, kulturgune berriko liburutegia eta beste eremuak datozen hilabeteetan amaituko dituztela argitu du.
Ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraioaren Lurralde Agintaritzarako buru Marisol Garmendiaren txanda izan da. “Izugarrizko egun pozgarria da Pasaiarentzat”, izan dira Garmendiaren lehen hitzak. Proitektu berria “ametsa” dela aipatu du, “egi bihurtutako ametsa”. Ideologietatik harago, “Gipuzkoa osorako” den proeiktu estrategiko batean “buru-belarri” azken urteetan aritu direla nabarmendu nahi izan du. “Pasaia birsorkuntzaren ikurra da”, gehitu du.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiak, lehenik, gonbidapena eskertu du eta proiektuan pasaitarrek izandako inplikazioa nabarmendu du. “Guztiok inplikitatua gauzak lortzen dira, Pasaian bezala”, esan du. Gainera, “pertsona eta gizarte bezala aurrera pausua egiteko” tankera horrelako proiektuak garrantzitsuak direla aipatu du, denen inplikazioa “beharrezkoa baita”.
Inaugurazi ekitaldiaren ostean,
lunchaz gozatzeko eta areto berria ikusteko aukera izan dute pasaitarrek. Arratsaldera bitarte, bisita gidatuak egiteko aukera izango da.