Proiektu berriarekin oinezkoentzako ibilbide argiakoak sortuko dituzte eta ibilgailuentzat sarrera eta irteera mugimenduak erraztuko dituzte.
Oiartzungo Udalak Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmena.
Oiartzungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatu berri du. GI-636 errepidean zerbitzu bide berri baten eraikuntzan datza hitzarmen berria, errepiderako sarbidea errazteko helburuarekin.
N-1 zaharraren 5. kilometroan kokatuko dute sarbide berria eta GI-636 errepidearekiko paraleloki eraikiko dute. Biribilgunetik gasolindegiaren sarrerarainoko eremuan hasiko dituzte obrak, eta goiko pasabideko sarbidean amaituko dituzte. Dagoeneko proiektuaren lehen bi faseak amaitu dituztela gogoratu du Oiartzungo alkateak., barneko errepidearen konponketa eta oinezkoentzako espaloiak jartzeari erreferentzia eginez. Orain, hirugarren eta azken faseari ekingo diote. Proiektu berriarekin oinezkoentzako ibilbide argiakoak sortuko dituzte eta ibalgailuentzat sarrera eta irteera mugimenduak erraztuko dituzte.
Obren aurrekontua 919.731,12 eurokoa da (Foru Aldundiak %55a finantzatuko du).