Intxixu-AEK-ko Saioa Ballesteros, Ioritz Aizpurua euskara zinegotzia eta Aitziber Arnaiz euskara teknikaria.
AEK matrikulazio kanpainan sartuta dago bete-betean. Datorren ostiralera arte, hilak 29, izena emateko epea irekita egongo da. Oiartzungo Udalak eta Intxixu AEK euskaltegiak berak euskara ikastera animatu dituzte oiartzuarrak, elkarrekin egindako agerraldian.
AEK-Intxixuk ohiko eskaintza (EGA, urratsak, hizkuntza profilak…) eta Oarsoaldeko Euskara Sailarekin zein udalarekin elkarlanean egindakoak (AISA; ostalari eta merkatarientzakoa…) emango du. Udalak %50 ordainduko die ikasleei, ikasturte hasieran. Baldintza batzuk betez gero, ikasturte bukaeran %70era irits daiteke ordainketa.
Informazio gehiago jasotzeko aukera egongo da euskaltegian bertan edo Euskara Sailan. Biak Fermiñene etxean daude. Telefonoz ere jar daiteke harremanetan (AEK, 943 49 38 42; Euskara Saila, 943 49 39 57), baita e-posta bitartez ere (
Intxixu-AEK eta
Euskara Saila).