Ikasturte politikoko lehenengo plenoa egingo dute etzi, hilak 27. Hamalau puntu jorratuko dituzte Oiartzungo Udalabatzako 11 zinegotziek, 19:00etatik aurrera. Besteak beste, datorren urteko udal zergen ordenantzaren hasierako onarpena eman ala ez aztertuko dute. Horrez gain, puri-purian dagoen gai bat jarriko dute mahai gainean: EH Bilduk
Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat mozioa aurkeztuko du. Horrez gain, EH Bildun aldaketa bat egongo da: Jon Del Olmok Juan Ignacio Ansak utzitako tokia hartuko du. Ansak uztaileko plenoan utzi zuen bere kargua.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oiartzungo Udalaren arteko hiru hitzarmen ere sinatuko dituzte etzi arratsaldean. Oiartzungo Eskola Kirolen sorrera ere aztertuko dute.
Estekan sakatuta ikus daiteke gai ordena osoa.