Dingwash Hendaiako taldea.
Ergoiengo Pagoa aretoak kontzertuen sasoia hasiko du bihar, hilak 30. Ez nolanahi, gainera: sei talde eta hiru dj-ren emanaldiak programatu dituzte, Denak Gara Berdin Fest izenarekin. Punk, rock, pop eta reggae doinuak entzuteko aukera izango da, 18:00etatik aurrera. Sarrerak hamar euroko prezioa du. Honakoa izango biharko egitaraua:
- 18:00etan: Alitruta Band.
- 18:30ean: The WC Grooves.
- 19:30ean: Ixo!!!.
- 20:30ean: Dj Nyd.
- 21:00etan: La sombra del flaco.
- 22:00etan: Jah Inity Sound.
- 22:30ean: Dingwash.
- 23:30ean: Jah Inity Sound.
- 00:00etan: Ras Miguel & Tafari.
- 02:00etan: Dj Nyd, Jah Inity Sound eta Esther Sound System.
Datorren astebururako ere antolatu dituzte kontzertuak. Larunbatean Maelo Ruiz abeslaria puertoricarra ariko da. Igandean, berriz, literatura eta musika uztartzen dituzten saioak itzuliko dira. Neighbor abeslariaren txanda izango da, eta berarekin batera Goiatz Labandibar idazleak Janne Tellerren
Ezer ez liburuaren berrirakurketa egingo du.