Jarduera ekonomikoaren tasa zein hondakinena ordaintzeko epea hasiko da astelehenean
Bi tasak azaroaren 11 baino lehenago ordaindu beharko ordainketa helbideratuta ez dutenek
Datorren astelehenean, jarduera ekonomikoaren tasa zein hondakinena ordaintzeko epea hasiko da. Udalak jakinarazi duenez, bi tasak azaroaren 11ra arte bitarte ordaindu beharko dira.
Hori erakunde finantzieroan ordaindu behar duten herritarrei dagokienez. Ordainketa helbideratuta dutenei, urriaren 28an kobratuko diete jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Hondakin tasarena, berriz, hiru egun beranduago —urriaren 31n— kobratuko dute.