Jose Camacho eta Josune Balda, espetxetik atera zirenean.
Josune Balda oiartzuarra pasa den abuztuaren 11n atera zen Picassenteko (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxetik, bere bikotekide Jose Camachorekin batera. Zazpi urte eta erdi eman ditu kartzelan, eta lehen harrera egin zioten sorterrian, egun horretan bertan. Ondoren Hernanin egin zioten harrera, bertan bizi baitziren atxilotu zituztenean.
Datorren asteko igandean, urriaren 8an, harrera antolatuagoa egingo diote Oiartzunen, Kalera Kalera-ren ekimenez. 12:30ean ekitaldia egingo dute Done Eztebe plazan, eta 14:30ean Kontzejupean bazkalduko dute. Sarrerak Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian daude salgai. Helduek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek, 10. Hamabi urtera arteko haurrek ez dute ezer ere ez ordaindu beharko, baina txartela hartu beharko dute.
Bazkariaren ondoren, garai bateko igande arratsaldeetan bezala, erromeria egingo dute Oiartzungo plazan.