Melodie Messeren hilketa salatzeko elkarretaratzea, hilaren 18an.
Emakume bat hil zuten atzo goizean Sestaon (Bizkaia).
Ertzaintzako ikerlarien arabera, bere bikotekideak labankadaz hil zuen. Gizonak bere burua leihotik bota zuen, Ertzaintza etxera joan zenean. Noelia Noemi zuen izena emakumeak, eta 32 urte zituen. Indarkeria matxistagatik hil duten seigarren emakumea da.
Indarkeria matxista kasu berri horren aurrean, mobilizazioak antolatu dituzte Euskal Herri osoan. Oiartzungo Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du astelehenerako. 19:30ean bilduko dira Done Eztebe plazan.